Dena den, Oñatiko Udalak baldintza batzuk jarri dizkio Aretxabaletakoari. Alde batetik, UDAko taldeek herriko kirol taldeek partidurik ez dutenean jokatuko dituzte euren norgehiagokak. Beste alde batetik, Oñatiko taldeen partiduen egutegietan aldaketarik egingo balute, eta horrek Aretxabaletako taldeen ordutegietan eragina izango balu, lehentasuna Oñatiko taldeek izango lukete.
Bestalde, Udalak hilero fakturako dio Aretxabaletako Udalari kantxaren erreserba. Hain zuzen ere, 32,65 euro ordainduko dituzte. Gainera, UDAko partiduetan
instalazioetan eta kirol ekipamenduetan kalterik egingo balute, Aretxabaletako taldeak hartuko luke bere gain konponketako faktura.
Antzuolako pilotariak
Antzuolako pilotalekua berritzeko lanak egiten dituzten bitartean, hango pilotariak Zubikoako frontoian egingo dituzte entrenamentuak. Era berean, eskuko eta palako partiduak Oñatin jokatuko dituzte.