Udanako auto igoera, zapatuan

Xabier Urtzelai 2009ko ira. 23a, 20:06
Zapatuan autoen motor zarata itzuliko da Udanako paella bakoitzera. Oñatin 2002an antolatu zuten azkenekoz lasterketa hori, eta zazpi urteko hutsunearen ondoren Oñatiko motor taldeak igoera –Euskadiko mendiko txapelketarako puntuagarria– berreskuratzeko ardura hartu du berriro ere.

Lasterketa 15:30ean hasiko dute, baina antolatzaileek argitu dute errepidea 13:00etatik itxita egongo dela, 21:00ak arte. Parte-hartzaileei dagokienez, zenbateko polita batuko da bihar irteera puntuan: 54 pilotu. Eta, tartean, Debagoieneko asko izango dira.

Oñatikoak, animatuta
Etxean lasterketa egingo delako berotuta, bihar zazpi oñatiar izango dira 4,2 kilometroko igoerari aurre egiteko gertu: Ruben Nogueiras (Silver Car), Juan Inazio Zelaia (Silver Car), David Ardions (Clio Sport), Aitor Ramirez (BMW 320 ST), Antonio Merino (Golf G60), Aitor Arnaiz (R5 GT Turbo) eta Sergio Porcel (Citroen Xsara VTS). Eurekin batera, baina, lasterketan izango dira ibarreko beste hainbat pilotu; tartean, Igor Orobengoa (Seat Ibiza GT TDI) arrasatearra, Mikel Otxoa (BMW Touring) aretxabaletarra eta, zelan ez, mendiko sailkapenean lider dagoen Aitor Zabaleta (Lola BMW) bergararra.

Harmailatik saioan, eta 'Asteleheneko Goienkaria'-n

Zapatuko lasterketaren berri Asteleheneko Goienkaria-k jasoko du, eta GOITBko Harmailatik saioan lasterketako irudi ikusgarrienekin laburpena egingo dute. Zapatuko probaren gaineko informazio gehiago eta Oñatiko pilotuak hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak