Udaltzainen lan poltsa osatzeko deialdia egin dute

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko maiatzaren 18a

Ekainaren 1ean bukatzen da eskaerak egiteko epea.


Udaltzainen lan poltsa osatzeko deialdia egin du Oñatiko Udalak. Ekainaren 1ean bukatzen da eskaerak egiteko eguna eta prozesuaren oinarrian udaletxean daude, bulego orokorretan.

Taldea osatzeko beharra
Herriko beharrei erantzuteko hartu du erabakia Udalak. "Asmoa dugu denborarekin gauetako zerbitzua ere jartzeko eta hori eskaintzeko 11-12 udaltzainek osatutako lantaldea beharko dugula kalkulatu dugu. Deialdia egin eta udaltzainek formazioa jaso bitartean bederatzi hilabete inguru pasatzen dira, eta erabaki dugu oraintxe egitea deialdia", dio Lourdes Idoiaga alkateak.
 
Alkateak berak argitu duenez oso zaila izaten zaie udaltzainen lantaldea mantentzea. "Bertakoak ez dira aurkezten eta kanpokoak euren herrietara bueltatzen dira han lana aurkitutakoan", esan dio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak