Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Apirilaren 24ra arte eman daiteke izena udal bulegoetan dauden inprimakiak beteta. Begirale modura ibili gura dutenek 18 urte beteta izan beharko dute. Bestalde, eskaera egiterako orduan, nortasun agiriaren fotokopia eta curriculuma eroan beharko dituzte. Aukeraketa egiteko orduan, begirale titulua izatea eta udalekuetan esperientzia izatea kontutan hartuko dute. Udaleku irekiak uztailaren 1etik 30era burutuko dira.