Uztailaren 1etik aurrera lehen aldiz udalekuetan ibiliko diren neska-mutikoen (2006an jaiotakoak) gurasoek batzarra izango dute zapatuan 10:00etan. Gurasoek etxean jaso duten gutunean bilera institutuan izango dela jartzen du, baina lekua aldatu dute antolatzaileek: batzarra gaztelekuan egingo dute, ordu berean.