Udalekuetako izenematea zabalik, hilaren 30era arte

Mireia Bikuña 2010ko api. 19a, 12:06
Umeek 65 euro ordaindu beharko dituzte Euskadiko Kutxan. Begirale moduan jarduteko gura dutenek hilaren 28a baino lehen eman ahalko dute izena udal bulegoetan.

Uztailaren 1etik 30era

Udaleku irekiak uztailaren 1etik 30era egingo dituzte, 10:00etatik 13:00etara arte. Neska-mutiko txikienak 2006an jaiotakoak izango dira; hau da, aurten 4 urte betetzen dituztenak. Zaharrenak aldiz hamar urtekoak izango dira. Guztiendako egitarau borobila prestatuko dute begiraleek.
Aurreko ekitaldietan egindako moduan tailerrak, jolasak, jokoak,  jaialdiak, eta Uraren eta Zikinen Egunak ospatuko dituzte, besteak beste.
Gainera, herriko txoko batzuetara irteerak egingo dituzte; hain zuzen ere, Usakora, San Martinera eta Santa Lutziara joango dira.

Iaz, 298 ume

Umeak taldeetan banatuko dituzte adinaren arabera. 4,5 eta 6 urteko umeak dira ugarienak. Aldiz, 9 eta 10 urte ume askoz gutxiagok parte hartzen du udaleku irekietan.
Iaz, 298 neska-mutiko ibili ziren uztailean, txanda bakarrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak