Udalekuetako izenematea: maiatzaren 4tik 18ra arte

Mireia Bikuña 2009ko apirilaren 21a

Euskadiko Kutxako kontu korrontearen bidez egin behar da izenematea, 60 euro ordainduta. Aurtengo udalekuetan gaztetxoenak 2005. urtean jaiotakoak izango dira, eta zaharrenak 10 urtekoak. Azken urteotan egindako moduan, txanda bakarreko udalekuak egingo dituzte; hau da, uztailaren 1etik 30era.

Informazioa ikastetxeetan

Arduradunek udaleku irekien gaineko informazioa astelehenean banatuko dute herriko hiru ikastetxeetan. Ikasleek eroango dute etxera hurrengo asteko eguaztenean edo eguenean.Lukene Astigarraga eta Nagore Oianguren izango dira udaleku irekietako koordinatzaileak.
Iaz, 250 neska-mutikok parte hartu zuten udalekuetan; besteak beste, tailerrak, irteerak eta San Fermin eguna ospatuko dute. Dena den, oraindik egitaraua lotu barik dute.

Begiraleak

Udalekuetako begiraleak topatzeko Udalak egindako deialdiak erantzun zabala izan du: 40 inguruk eman dute izena. Hurrengo pausua begirale kopurua aukeratzea izango da. "Lehen-lehenik zenbat ume izango ditugun jakin beharko dugu. Taldeak zehaztu ondoren, zenbat begirale behar ditugun erabakiko dugu", esan digute arduradunek.
Aukeraketa egiteko baldintzetan zehaztutakoak hartuko dituzte kontuan; hain zuzen, EGA eta begirale tituluak, esperientzia eta ikasketak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak