Udaleku irekiak martitzenean hasiko dituzte

Mireia Bikuña 2008ko ekainaren 26a

Uztailaren 1ean jarriko dituzte martxan udaleku irekiak. Guztira, 265 neska-mutiko ibiliko dira uztailaren 30era arte, eta haiekin, 28 begirale egongo dira. Gainera, udalekuek koordinatzaile bat eta laguntzaile bat izango dituzte

Bestalde, aisialdi programa hasi aurretik, zapatuan bilera egingo dute udalekuetara lehen aldiz doazen umeen gurasoekin. Hain justu ere, Rodrigo Mercado de Zuazola Institutuko aretoan egingo dute 11:00etan. Bileran, hurrengo lau asteetan txikienek egingo dituzten aktibitateak azalduko dituzte, eta gainera, talde bakoitzeko begiraleak aurkeztuko dituzte. Gurasoek nahi dituzten galderak egiteko aukera izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak