Udalak Olabarrieta eta Zubillagan dituen etxeak alokairuan emango ditu berriro

Mireia Bikuña 2007ko api. 16a, 11:08
Martxoko Osoko Bilkuran onartu zuen Udalak Zubillagan eta Olabarrietan garai batean auzoeskola izandako etxebizitzak alokairuan emateko baldintza zerrenda. Lau etxebizitzok Udalarenak dira. Interesatuek 15 eguneko epea izango dute, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, eskaerak udal bulegoetan aurkezteko.

Baldintzak

Udalaren Gizarte Zerbitzuetan osatu den baldintza zerrendaren arabera, etxebizitza horietakoren bat eskuratu gura dutenek, besteak beste, baldintza hauek bete behar dituzte: Oñatin bizi izatea eta, gutxienez, azken 12 urteotan herrian erroldatuta egotea.
Halaber, eskatzaileek ezingo dute beste etxebizitzaren baten jabe izan, 36 metro koadrotik beherakoa ez bada.

Baldintza horiekin batera, beste puntu batzuk ere kontutan hartuko dira alokairua nori eman erabakitzeko orduan: eskatzailearen familia egoera, etxebizitza izateko duen beharra eta diru sarrerak baloratuko ditu Udalak, besteak beste. Edozelan ere, baldintzak, gura duenarendako, eskuratzeko moduan daude dagoeneko udal bulegoetan.

Errentak kopurutan

Osoko Bilkurak onartutako  baldintzekin batera, etxebizitza bakoitzaren hasierako errenta ere finkatu zuen Udalbatzak. Hala, Olabarrietako etxeen maizterrek 114,20 euro ordainduko dute hileko, eta Zubillagako etxeen maizterrek, 170,26 euro.
Zubillagako 38ko eta Olabarrietako 28ko lehenengo pisuetako eskuineko eta ezkerreko etxeak errentan hartzen dituzten maizterrei, gehienez ere, bost urterako kontratua egingo zaie.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak