Udalak hainbat etxebizitzatan dauden frankismo garaiko plakak kenduko ditu

Goiena 2010eko apirilaren 27a

Martxoaren 25ean egindako Tokiko batzarrean hartu zuen Oñatiko Udalak frankismoak utzitako ikur eta arrastoak kentzeko erabakia. Bide horretan, herriko hainbat etxebizitzetan agertzen diren plakak kendu egingo dituzte. Guztira, 31 topatu dituzte herriko 12 kaletan; gehienak babes ofizialetako etxeetan dauden plakak dira, ikur falangistak dituztenak hain zuzen ere. Errekalden, Moiua kalean eta Kale Zaharra dira era honetako ikur gehien dituztenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak