Udalak eta Larrañak hitzarmena sinatu dute

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko uztailaren 26a

Aurrerantzean, soldadurako ikastaroak Larraña Institutuko zentroan emango dituzte.

Udalak eta Zuzazola-Larraña Institutuak soldadura tailerreko ekipamenduaren lagapenerako hitzarmena sinatu dute. Hemendik aurrera, orain arte Udalak Zubillagako Olaburu zentroan antolatzen zituen soldadura arloko ikastaroak Larraña Institutuak antolatuko ditu bere zentroan. Horretarako, Larrañak Inem-en homologazioa eskuratu du; langabetuei nahiz langileei eskainiko dizkiete ikastaroak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak