Aldi baterako kontratuak dira, baina Udalak egindako deialdiak erantzun ona izan du langabeen artea. Guztira, 144 oñatiarrek eman dute izena udal bulegoetan, eta horietako batzuk, lanpostu bat baino gehiagorako eskaera egin dute. Pioi eta ofizial lanerako jaso dira eskaera gehien (113). Bestalde, artxiboko lanerako 62 eskaera jaso dituzte, auto-enpleguaren inguruko lana egiteko 19 eskaera, eta informatikari lanean jarduteko 13 eskaera.