Udal zerbitzuek udako ordutegia dute indarrean

Mireia Bikuña 2007ko uzt. 6a, 20:05
Kultur etxea eta Udala dira, uztailan eta abuztuan, herritarrenganako zerbitzu ordutegia moldatzen dutenak. Pasa den astean indarrean jarritako ordutegiak iraila arte mantenduko dira.

Udalaren kasuan, ordutegia murriztu egingo da. Negu partean, udal bulegoak, astelehenetik zapatura zabaltzen da. Bada, uztaila eta abuztuan, zapatuetan, itxita egongo da.

kultur etxeko zerbitzuak

Kultur etxean eskaintzen diren zerbitzuetan, uztailaren 3an jarri zen indarrean udako ordutegia.
Hala. ordutegi aldaketarik nabarmenena, haur liburutegiak du. Ikasturtean zehar, arratsaldez zabaldu arren, uda partean, goizez zabaltzen ditu ateak: 10etatik 13,00etara. Halaber, abuztuan, haur liburutegia itxita egongo da.
Nagusien liburutegia aldiz, abuztuan, zabalik egongo da. Hala, ordutegi ezberdina edukiko du uztailean eta abuztuan.
Uztailean, goizeko 10etatik, 13,00etara zabalduko da; eta, arratsaldez, bostetatik zortzietara. Abuztuan aldiz, goizez bakarrik zabalduko da: 9,30etik, 13,30era. Halaber, udako ordutegia indarrean dagoen bitartean, zapatuetan, liburutegia itxita egongo da.
Kultur etxean dagoen, KZ guneak ere ordutegi aldaketa izango du. Nabigatzeko ordutegia moldatu egin da: goizeko 10etatik, 13,00etara izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak