Udal zerbitzuak zabalik daude abuztuan

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko uztailaren 26a

Udaltzaingoa, liburutegia, udaletxeko bulegoak, kiroldegia eta gaztelekua zabalik egongo dira.

Oñatiko Udal zerbitzuak zabalik egongo dira aurtengo abuztuan. Herritarrek horixe eskatu dute eta eskaerari erantzutea erabaki du Udalak. Horrela, udaltzaingoa, liburutegia, udaletxeko bulegoak, kiroldegia eta gaztelekua zabalik egongo dira abuztuan. "Udaltzaingoak, adibidez, lehenbiziko aldiz egingo du lana abuztuan goizez eta arratsaldez; bi lagun egongo dira txanda bakoitzean. Ahalik eta zerbitzu osoena ematen saiatuko gara uda honetan", azaldu du Lourdes Idoiaga alkateak. Gaztelekua eta liburutegia ere egunero zabalduko dituzte aurtengo abuztuan.

Ondorengo ordutegian egongo dira zabalik udal zerbitzuak:

  • Udaltzaingoa, astelehenetik egubakoitzera 07:30etik 21:30era eta zapatuetan, 07:30etik 14:30era.
  • Udaletxeko bulegoak, astelehenetik egubakoitzera 09:00etatik 14:00etara eta zapatuetan itxita.
  • Liburutegia, astelehenetik egubakoitzera, 10:00etatik 13:00etara eta zapatuetan itxita.
  • Gaztelekua, astelehenetik domekara, 11:00etatik 13:00etara goizetan eta 17:00etatik 20:00etara arratsaldetan.
  • Zubikoa kiroldegia martitzenetik domekara, 10:00etatik 20:00etara; astelehenean itxita egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak