Udal lanpostuak betetzeko eskaerak egin daitezke

Mireia Bikuña 2008ko martxoaren 27a

Nekazal-auzoen eta Ingurumeneko teknikaria, eta lehen agente plaza betetzeko eskaerak udal bulegoetan aurkez daitezke apirilaren 15era arte. Deialdia Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) kaleratu ziren martxoaren 22an.

Baldintzak

Nekazal-auzoen eta Ingurumeneko teknikariaren betebeharrak izango dira, besteak beste, herriko nekazaritza gaietan udalbatzarrari informazioa ematea, zerbitzuaren hobekuntza sustatzea, Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren kudeaketan parte hartzea eta Natur Eskolaren ardura izatea. Oposaketa-lehiaketa sistema bidez beteko den lanpostura aurkezteko, Nekazal Ingeniaritza Teknikoa edo Basogintza Ingeniaritza Teknikoa bukatuta izatea eskatzen da; edo Ingeniaritza Agronomoko edo Mendi Ingeniaritzako lehen hiru ikasturteak bukatuta izatea. Gainera, euskarako 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu behar du.
Bestalde, lehen agente plaza betetzeko deialdira aurkezteko, udaltzain modura bi urteko esperientzia egiaztatu behar da, hau da, udaltzain direnak aurkez daitezke bakarrik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak