Udal euskaltegik zabalik du matrikulazio kanpaina. Hilaren 21a arte egongo da zabalik, 09:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:00etara. Euskaltegian bertan, internet bidez edo faxa erabilita egin daiteke matrikula. Ikasteko bi modu eskainiko ditu Bedita Larrakoetxea udal euskaltegiak: irakaslearekin edo internet bidez. Informazio gehiago behar duenak hona deitu dezake: 943 78 24 96.