Erantzun ona jasotzen dabil Udako turismo kanpaina

Miren Manias 2010ko abu. 19a, 13:55
Turismoa sustatze aldera berrikuntzekin aurkeztu zuten Oñatiko Udako urismo kanpaina eta dagoeneko, emaitza ona jaso du. Uda bukatu bitartean bisita gidatu guztietan, esaterako, 2x1 eskaintza egin dute: bat ordainduta bi sarrera lortzeko aukera, hain zuzen. Arrikrutzen ere bisita gidatu bereziak daude eta, Sancti Spiritus Unibertsitatera eta herriko San Miguel Parrokiara ohiko bisita gidatuak ere badaude.

Oñatiko turismo bulegoan esan digutenez, bisita gidatuei dagokionean, iazko kopurua gainditu dute jada. 2x1 programak, berriz, Arrikrutzen izan du arrakasta gehien. Eguraldiak horretan eragin handia izan duela adierazi digu Arrikrutzeko Ander Moraza gidak. Abuztuan eguzkia gutxitan ikusi dugu oraindik eta horrek bisitarien gorakada bultzatu du.


Urteroko joerari eutsiz Madrilgo eta Bartzelonako lagunak bisitatu gaituzte gehien. Hala ere, Chinatik edota Errusiatik etorritakoak ere izan dira gurean.


Bat ordainduta bi sarrera eskuratzeko aukeraz ere enteratuta zeuden batzuk. Beste batzuendako, ordea, sorpresa izan da. Orokorrean, bultzada ona izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak