Behin betiko izenematea zozketaren arabera egokitutako orduan eta egunean egin beharko dute. Egokitu zaien orduan izena ematen ez dutenek, izenematea bukatu arte itxaron beharko dute. Behin betiko izenematea ekainaren 15ean, 16an, 17an, 18an eta 19an egingo dute. Matrikulazioa egiterakoan aukeratutako kirola, ordua eta txanda zehaztu beharko dituzte, eta ordainketa eskura egin beharko dute kiroldegian. Horren harira, lau txanda egingo dituzte: ekainaren 29tik uztailaren 10era; uztailaren 13tik 24ra; abuztuaren 4tik 14ra; eta abuztuaren 18tik 28ra.