Udako kirol kanpainako zozketan parte hartzeko eskaerak bihar eta etzi

Mireia Bikuña 2010ko eka. 7a, 14:28
Bihar (09:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 19:00etara) eta etzi (09:00etatik 13:30era) izenemate orriak entregatu beharko dituzte kiroldegiko bulegoan. Orri bakoitzean gutxienez pertsona baten eta gehienez hiruren izenak jar daitezke. Izen bakoitza zerrenda bakarrean egon daiteke.

Hilaren 11n, eguena, banatutako zenbakiekin zozketa egingo dute eta emaitzak kiroldegiko iragarki taulan jarriko dituzte. Behin betiko izenematea zozketaren arabera egokitutako orduan eta egunean egin beharko dute. Egokitu zaien orduan matrikula egiten ez dutenek izenematea bukatu arte itxaron beharko dute. Behin betiko izenematea ekainaren 14an, 15ean, 16an, 17an eta 18an egingo dute. Matrikulazioa egiterakoan, aukeratutako kirola, ordua eta txanda zehaztu beharko dituzte, eta ordainketa eskura egin beharko dute.
Dena den, helduendako patinaje ikastaroan parte hartu gura dutenek hilaren 14an egin beharko dute matrikulazioa zuzenean kiroldegian, zozketa barik.
Guztira, 21 kirol eskaintza egin dituzte neska-mutikoen artean, besteak beste, pilota, tenisa, waterpoloa, eskalada, arku-tiroketa, gazteendako batuka, igeriketa eta badmintona. Skate-a eta xakea dira berrikuntzak.

Bost txanda

Bost txanda egingo dituzte. Horietako lau bi asteko txandak dira: ekainaren 28tik uztailaren 9ra; uztailaren 12tik 23ra; abuztuaren 3tik 13ra; eta abuztuaren 17tik 27ra. Bosgarrena aldiz, txanda bakarra, lau astekoa da: ekainaren 28tik uztailaren 23ra. Azken horretan kirol zehatz batzuk sartzen dira; hain zuzen ere, waterpoloa, aquagima, igeriketa, golfa, arku tiroketa, gazteendako batuka, gazteendako spininga, nagusiendako patinajea eta xakea.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak