Udako kirol kanpainako informazioa asteon banatuko dute

Mireia Bikuña 2009ko eka. 1a, 14:07
Udako kirol kanpainako informazioa ikastetxeen bidez banatuko dute. Lau txanda egingo dituzte: ekainaren 29tik uztailaren 10era; uztailaren 13tik 24ra; abuztuaren 4tik 14ra; eta abuztuaren 18tik 28ra.

Informazioa banatu ondoren hurrengo pausoa izango da zozketan parte hartzeko zenbakiak hartzea. Ekainaren 9an  (09:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 19:00etara) eta 10ean (09:00etatik 13:30era) izenemate orriak  entregatu beharko dituzte kiroldegiko bulegoan. Orri bakoitzean gutxienez ume baten eta gehienez hiru umeren izenak jar daitezke.
Ondoren, banatutako zenbakiekin zozketa egingo dute ekainaren 11n, eta emaitzak kiroldegiko iragarki taulan jarriko dituzte. Behin betiko izenematea zozketaren arabera egokitutako orduan eta egunean egin beharko dute. Egokitu zaien orduan izena ematen ez dutenek izenematea bukatu arte itxaron beharko dute. Behin betiko izenematea ekainaren 15ean, 16an, 17an, 18an eta 19an egingo dute. Matrikulazioa egiterakoan, aukeratutako kirola, ordua eta txanda zehaztu beharko dituzte, eta ordainketa eskura egin beharko dute kiroldegian.

Abuztuan eskaintza murritzagoa

Ekain eta uztailean egingo dituzten bi txandetan 19 kirol eskainiko dituzte. Besteak beste, pilota, tenisa, waterpoloa, eskalada, arku-tiroketa, gazteendako batuka, igeriketa eta badmintona. Azken urteotako eskaintzari bi gehitu dizkiote: Zubillagako errekan egingo duten piraguismoa eta gurasoek eta seme-alabek elkarrekin egiteko patinaje ikastaroa.
Abuztuko hirugarren eta laugarren txanda aukeratzen duten erabiltzaileek, berriz, eskaintza murritzagoa izango dute: mini-tenisaren, tenisaren, igeriketaren eta ur jolasen artean aukeratu beharko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak