Udako kirol kanpainako bigarren txanda lekua dute

Mireia Bikuña 2010eko uztailaren 7a

Hilaren 12tik 23ra egingo dute kirol kanpainako bigarren txanda. Besteak beste, mendiko bizikletan, tenisean, mini-tenisen, pilotan, badmintonean, eskaladan eta jolasetan dute lekua.

Interesatuek kiroldegiko bulegoan eman behar dute izena: astelehenetik egubakoitzera 11:00etatik 13:15era, eta martitzenetan eta eguenetan, 11:00etatik 13:15era eta 17:00etatik 19:00etara.

Abuztuan eskaintza gutxiago

Abuztuan herrian geratzen direnek ere kirola egiteko aukera izango dute. Udako kirol kanpainaren hirugarren eta laugarren txandak abuztuaren 3tik 13ra, eta abuztuaren 17tik 27ra egingo dituzte, hurrenez hurren.
Dena den, abuztuan eskaintza txikiagoa da. Interesatuek mini-tenisaren, tenisaren, igeriketaren eta ur-jolasen artean aukeratu beharko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak