Kataluniatik, Madriletik, Italiatik, Frantziatik eta Erresuma Batutik etorri dira, besteak beste.
Turismo bulegoak eman dituen datuen arabera, 8.046 bisitari etorri dira Oñatira ekainetik abuztura, 2006an baino 1.049 gehiago. Joan den urtearekin konparatuta, abuztuko emaitzak antzerakoak izan dira, baina ekainean eta uztailean gorakada igarri dute. Natur ibilbideetan 55 lagunek hartu dute parte.
Jatorriari buruz, Kataluniatik, Madriletik eta Valentziatik etorri dira turista asko, baita Frantziatik, Erresuma Batutik, Amerikatik eta Italiatik ere.