Udaberriari ongietorria egingo diote Pake Lekukoek

Mireia Bikuña 2009ko mar. 18a, 12:52

Egitarau berezia osatu dute hilaren 23tik 27ra arte; besteak beste, irteera, hitzaldia, bingo jokoa eta antzerki emanaldia egingo dituzte.

Bisita gidatua

Astelehenean, hilaren 23an bisita gidatua egingo dute Parrokiara, Unibertsitatera eta Bidaurretara. 10:15ean elkartuko dira erretiratuen egoitzan. Bisita gidatuan parte hartu nahi dutenek bi euro ordaindu beharko dute. Martitzenean berriz, herentzien gaineko hitzaldia egingo dute, 17:00etan.
Eguaztenean zinema emanaldia egingo dute 17:00etan, baina oraindik ez dute zehaztu zein pelikula emango duten. Bestalde, eguenean bingo berezia egingo dute 17:00etan. Antolatzaileek esan digute sari bereziak egongo direla parte-hartzaileen artean banatzeko.

Antzerki emanaldia

Egubakoitzean, hilaren 27an, erretiratuen elkarteko Ikusi Makusi antzerki taldeak ¿Cuantos años tiene amama? antzezlana egingo du. Sarrerak salgai jarriko dituzte aldez aurretik erretiratuen egoitzan; hain zuzen ere, hilaren 25ean eta 26an (eguazten eta eguen) salduko dituzte hiru eurotan; 18:30etik 19:30era. Adinarekin arazoak dituen emakume baten istorio barregarria kontatzen dute.
Ikusi Makusi taldearen hirugarren lana da, En dos palabras: im-paciente eta Nos vamos de vacaciones lanen ondoren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak