Uda parterako bukatuko dituzte Lazarraga kaleko bidegorriko lanak

Mireia Bikuña 2010ko api. 23a, 12:02
Egaralur enpresak Lazarragako ezkerreko espaloia hesitu eta zorua zulatzen hasi da dagoeneko. Bizikletendako bidea egokitzeaz gain, egun dagoen berdegunea berrantolatu egingo dute

Egaralur enpresak hasi ditu Lazarraga kaleko ipar aldeko bidegorria egokitzeko lanak. Bidaurretako biribilgunetik Larraña auzorako igoera arte egingo duten bidegorriko lanak udarako bukatuko dituzte. Eñaut Muñoa arkitektoak idatzitako proiektuaren arabera Lazarraga kaleko espaloian jarriko duten bidegorria noranzko bakarrekoa izango da, eta lanak hiru hilabetetan egin beharko dituzte. Oraingoz, espaloia hesitu egin dute, eta makinak hasi dira zorua zulatzen. Hori horrela, oinezkoak kontu handiz ibili beharko dira, eta ezinbestean, Bidaurretako espaloia erabili beharko dute.

Lau parterre

Bizikletendako bidea egokitzeaz gain, espaloian egun dagoen berdegunea berrantolatu egingo dute. Hori horrela, atsedenerako gune zabalak egokituko dituzte. Egun dauden ezki gehienak mantendu eta inguruan lau parterre egokituko dituzte. Horietan, eserlekuak jarriko dituzte: bizkarralde bako eserlekuak berdegunearen aurrealdean, eta bizkarraldedun eserlekuak parterre barruan. Berdegunearen eta bidegorriaren artean bi metro pasako espaloia geratuko da oinezkoendako. 40 zentimetroko zabalera izango du.

Iturria jarriko dute

Bizikletendako bidea egokitzeko lanak aprobetxatuz Lazarragako argiteria berritu egingo dute. Hain zuzen ere, eraginkortasun energetiko handiagoko farolak jarriko dituzte. Gainera, iturria ipiniko dute

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak