Txistularien Alardea egingo dute zapatuan

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko apirilaren 19a

Miguel Biain txistulari oñatiarra omenduko dute.

Bi urtean behin egiten dute Txistularien Alardea Oñatin eta zapatuan, apirilak 21, da hurrengoa, 24. aldia. Kontzertua herriko plazan izango da, 19:00etan eta Euskal Herri osoko txistulariak hartuko dute parte. Horiekin batera egongo dira, noski: Oñatiko udal musika bandako boskotea, Aloña abesbatza, Oñatz dantza taldea eta Oñatiko bertso eskolako kideak.

Zapatuko Txistularien Alardean Miguel Biain oñatiar txistularia zena omenduko dute. Duela ia bi urte hil zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak