Txirrinka elkarteak bidegorriaren gainean informatu ditu herritarrak

Miren Arregi Amasorrain 2008ko uzt. 3a, 18:14
Oñatiko txirrinka elkarteak bilera irekia egin zuen atzo herritarrei bidegorriaren gaia zer nola dagoen azaltzeko. Elkartetik salatu dute azken urteetan ez dela Oñatin bidegorriaren gaiarekin aurrerapausorik egin. Hilaren 16an, bilera egingo dute udaletxekoekin, honek deituta.

Txirrinka elkarteak lau urte daramatza bidegorria aldarrikatzen. 2004. urtean, herriko hainbat elkarterekin elkarlanean eta udalarekin, dokumentu bat adostu zen, bidegorria lortze bidean, baina ordutik ez dela ezer aurreratu salatu du Txirrinkako kide Daniel Enparantzak.

Txirrinka elkarteak, atzo egin zuen, Oñatiarrei gaiaren nondik norakoak azaltzeko bilera irekia. Hain zuzen ere, bilera horren harira, udalak bilera bat egiteko deia luzatu dietela esan zuten. Bilera hori udaletxean egingo da uztailaren 16an. Orduan jakingo dute zeintzuk diren aurrera begirako udalaren asmoak, baina orain artekoan aurrerapausorik eman ez dela eta gainera, informazio guztia komunikabideen bitartez heltzen zaiela salatu dute.

Baina bidegorriaren gaiak sentsibilizazio lan handia eskatzen duela gaineratu zuten eta alde horretatik ere, ez ikastetxetan eta ezta gizartean ere, ez dela ezer egin gaineratu zuten.

Bien bitartean, elkarteak bidegorri sare egoki baten aldarrikapena egiten jarraituko du. Eta orain arte bezala, hileko hirugarren egubakoitzean kalera aterako dira aldarrikatzera. Horretarako gainera, 'Bidegorria orain' dioten txartel batzuk atera dituzte bizikletetan ipintzeko. Txartelek, 6 euro balio dute.

Udalarekin egingo duten bileraren ostean, bertan jasotako informazioa eta berba egindakoaren berri herritarrei zabaltzeko, uztailaren 23an, eguaztena, beste bilera bat egingo dute, arratsaldeko 7retan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak