Txirrindularitzaren gaineko mahaingurua barikuan

Maider Arregi 2007ko mar. 28a, 12:01
Txantxiku Ikastolaren 40. urteurrena ospatzeko ekitaldi programaren barruan egingo da mahaingurua. Barikuan, martxoaren 30ean, Santa Ana antzokian izango da 19:00etan. Hona hemen hitzaldian parte hartuko dutenak:


Partehartzaileak:


•    Jon Odriozola, Euskaltel-Euskadiko zuzendaria
•    Iban Velasco, Iban Iriondo eta Unai Etxeberria Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak
•    Marino Lejarreta eta Andres Gandarias txirrindulari ohiak
•    Arantzazu Azpiroz eta Nekane Lasa txirrindulariak
•    Joseba Iciar, afizionatu mailako txirrindulari oñatiarra
•    Pedro Irurzun, Aloña Mendi kirol elkarteko txirrindularitza saileko lehendakaria
•    Ekitaldi honetan moderatzaile lanetan Jokin Matxinandiarena arituko da.

Ekitaldia txirrindularitza zale eta, oro har, oñatiar guztiei dago irekita. Gainera,  bertaratzen direnen artean Euskaltel-Euskadiko maillot baten zozketa egingo da.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak