Txirrindulari proba egingo dute zapatuan

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko irailaren 6a

Gazte mailako proba da. 10:30ean da irteera Olakua auzotik.

Gazte mailako txirrindulari proba egingo dute zapatu goizean. 10:30ean abiatuko dira Olakua auzotik eta hauxe da ibilbidea: Oñati, Bergara, Osintxu, Bergara, Oñati, Udana, Legazpi, Urretxu, Deskarga, Bergara eta Oñati (helmuga ere Olakua auzoan). Udana eta Deskarga puntuagarriak izango dira mendiko saria lortzeko.

Guztira 100 bat txirrindulari egongo dira proban, horietatik zazpi Oñatiko Ulma-Aloña Mendi txirrindulari taldekoak.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak