Txinako kazetari talde bat Gomiztegiko Artzain Eskolan izan da

Txomin Madina Milikua 2008ko ira. 27a, 19:48
Gastronomiari buruzko argitalpenetan lan egiten dute, eta bertan egiten den gaztaren inguruko xehetasunak jaso dituzte Artzain Eskolan.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien departamentuak gonbidatuta etorri dira Euskal Herrira, Txinara bueltan han oraindik ere ezezagunak diren euskal produktuen berri emateko. Jaurlaritzako ordezkarien esanetan, helburua da epe ertain-luzera Txinako merkatura zabaldu ahal izatea

''Gazta alaia''

Gomiztegiko bisitan, pausuz pausu bertako gazta nola egiten den ezagutzeko aukera izan dute txinatarrek: ardiak nola bizi diren, esnea nola jaisten zaien, gazta nola egiten den... Bertako  hainbat gazta mota ezberdin ere dastatu dituzte.

Hong Kongeko Chun Wai Chanek adierazi duenez, gazta egiteko modua ez da munduko beste toki batzuetan erabiltzen dutenetik oso ezberdina, baina  zera gehitu du: ''Ardiak hazteko zelai zoragarri hauetan, haize freskoan, mendiko giroan ardiak pozik bizi dira, esne alaia ematen duten, eta gazta ere halakoa da''.

Beste euskal produktu batzuk

Artzain Eskolaz gain, Euskal Herrira egindako bisitan Errioxako ardoa, Astigarragako sagardoa eta Zumaiako kontserba lantegiak ezagutzeko aukera ere izan dute besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak