Udal Liburutegiak antolatuta, 8 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendutakoa izango da. Bi saio izango dira, biak ere arratsaldeko seietan. Tailer formatua izango du ipuin kontaketa saioak. Hau da, haurrek ipuinak entzuteaz gain, aktiboki parte hartuko dute saioan, panpina bat eginaz. Tailerra Anthony Brown-en Kezkamuxelak liburuan oinarrituta dago eta liburua, era berean, Guatemalako Quitapenas izeneko panpina baten. Guatemalako haurrek txotxekin, oihal zatiekin eta hari pusketekin egiten dute panpina hori eta hango umeak kezkarik gabe esnatzen dira, Quitapenas panpinari esker.