Herriko Futbol Txapelketako finalak jokatu ondoren sari banaketa ekitaldia egin zuten antolatzaileek. Sari mordoa banatu zituzten; besteak beste, Aitzol Guridik jaso zuen golegile onenaren saria, eta Markel Arrazolak gol gutxien jasotako atezainaren saria.