'El beso de Oñati' probatu nahi? Deitu Maitaneri

Jon Berezibar 2008ko urt. 24a, 19:17
Aurkakoa badirudi ere, hau ez da sexu-spama eta, ez, Goiena.net-en ez dugu harreman pertsonaletarako sail berririk estreinatu. Sexu-zaletasun eta ohituretan mugarik ez dagoela frogatzeko, hemen duzue Maitane, abertzale fetitxisten ametsak egi bihurtuko dituen neska. Iruditan duzuena El Diario Vascon aurkitu dugu goizean goiz sailkatuetan. Badakizue zertan datzan Oñatiko musuak?

Gaztetxoa, abertzalea, sasoiko gorputza eta "label-sexua". Hori da Maitanek eskaintzen duena. Oñatiko musua eta arrantzalearen postura egiten ditu. Amaierara aldera heltzean, kontuz, baina, irrintzia botatzen du Maitanek eta osteko zigarroa baino, agian, arto-bizarra nahiago izango du. Merkatuari gainera mugak ireki eta baserrian ere harrera egiten ei du. Baten baino gehiagoren fantasia bukolikoak betetzeko nahikoa, hortaz. Zein euskalkitan esan probokatuko zaitu? Bezeroaren gustuen arabera? Ba al daki euskaraz?

    Goiena.net-etik saiatu gara harekin harremanetan jartzen baina  hainbat tonu eman eta gero, erantzungailua ateratzen da. Gainera ezin zaio Maitaneri mezurik laga, antza, buzoia bete beteta daukalako. Sagardotegi denboraldia hasi delako ote?

Argitu ezin izan duguna da "Oñatiko musua" zelan eman ala jasotzen den. Oñatiarrek ez digute erantzun gura izan. Zuk badakizu?

 

Blogarien artean ere zeresana piztu du Maitaneren eskaintza beroak: Hona horietako batzuk:

 

 

 

Erantzun zuk ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak