Txantxikuaren jaitsierarekin eta danbor hotsekin hasi zituzten San Migelak

Mireia Bikuña 2010eko irailaren 29a

Atzo hasi zituzten Oñatiko San Migel jaiak. Pailazoak, trikitxarangaren emanaldia, txantxikuaren jaitsiera eta danborrada izan ziren ekitaldi nagusienak atzo. Jaietako lehen parranda goizeko lehen ordura arte luzatu dute askok.

Gaur ospatuko dute San Migel eguna. 09:00etan egin dute goizeresia txistulariek. 10:00etan hasi dute Txopekuan herri mailako plater tiroketa txapelketa. 13:00ean udal musika bandak kontzertua egingo du plazan. 18:00etan Makalena elkartekoak Lizargarteko Txamao antzerkia egingo dute unibertsitate aurrean.  19:00etan kale antzerkia egingo dute, eta 23:00etatik aurrera Damba taldeak musika estilo ezberdinekin kontzertua egingo du.

Txosna gunean

Txosna gunean ere askotariko ekitaldiak egingo dituzte gaur:  14:00etan baba jana egingo dute; 17:30ean pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte plazako frontoian; eta 21:30ean herriko taldeek kontzertua egingo dute: Kontaminazion Akustika, CC627, EZ! eta Drakes taldeak igoko dira oholtzara.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak