Txantxikuaren jaitsierak eta nagusien danborradak emango diete hasiera jaiei

Maider Arregi 2010ko ira. 28a, 13:06
Txantxikuaren jaitsiera eta pintxo dastatzea egingo da 20:00etan txosna gunean. 23:00etan herriko kaleetan zehar eta Oñatiko Musika Bandak lagunduta danborrada nagusia izango da protagonista. Amaiera Foru plazan izango da, danborradaren martxa eta San Migelen ereserkia jota. Jarraian duzue gaurtik urriaren 4ra bitartean prestatutako jai egitarau zabala:

Irailak 27-urriak 12

18:00-20:00 Ageriko VIII. margo lehiaketako eta margo ikastaroetako ikasleen lanak ikusgai izango dira kultura etxeko erakusketa gelan.
Astelehenetik domekara dago zabalik.

Irailak 28-urriak 4

Oñati begi bistan argazki erakusketa plazako arkupeetan jarriko dute ikusgai.
San Migel jaien amaieran lan guztiak zozkatuko dira.

Martitzena, 28

18:30 Foru plazan, HIPO ETA TOMAX pailazoen eskutik BELDURRAREN ETXEA ikuskizuna.
19:00 Trikitxaranga
20:00 Txantxikuaren jaitsiera eta pintxo dastatzea
20:15 Foru plazan, JOSELU ANAIAK taldearekin dantzaldia.
23:00 Herriko kaleetan zehar eta Oñatiko Musika Bandak lagundurik danborrada nagusia. Amaiera Foru plazan izango da, danborradaren martxa eta San
Migelen ereserkia jota.
Ondoren, Foru plazan dantzaldia JOSELU ANAIAK taldearekin.
00:00 Euskal presoen aldeko manifestazioa.

Eguaztena, 29

SAN MIGEL EGUNA

09:00 Txistularien goiz-eresia.
10:00 Txopekua tiro zelaian herri mailako plater tiroketa.
11:45 Udalbatza udaletxetik parrokiara joango da txistularien Alkate soñua-rekin lagunduta.
12:00 San Migel Parrokian elkarmeza nagusia, parrokiako koruak abestuta.
12:00 Musika Bandaren kalejira.
12:00-14:00 Etxaluzen, haur parkea. Eguraldi txarra egingo balu, kiroldegian.
13:00 Foru plazan, Oñatiko Musika Bandak eskainitako kontzertua.
14:00 Herri-babajana txosnagunean.
17:00-20:00 Etxaluzen, haur parkea. Eguraldi txarra egingo balu, kiroldegian.
17:30 Pilota txapelketako finala.
18:00 Unibertsitate aurrealdean, 'LIZARGARATEKO TXAMAO' herri antzerkia.
19:00 Foru plazan, L'EXPLORATEUR taldearen kale antzerkia.
22:00 Oñatiko taldeen kontzertuak.
23:00 Foru plazan, DAMBA taldearen eskutik askotariko musika estiloen kontzertua.

Eguena, 30

11:00 Haur eta gaztetxoentzat poneyak eta adardun animaliak plazan.
11:00-13:00 2-8 urte bitarteko haurrentzat TXANTXI BIRI ludoteka ibiltaria Portuko plazatxoan.
12:00 Txistu-bertso-poteoa
13:00 Foru plazan, ALMA LATINA taldearen kontzertua.
14:00 Bazkari feminista txosnagunean.
16:30-17:00 Foru plazan, poneyak eta adardun animaliak.
17:00 Sokamuturra Foru plazan.
17:00 Antzerkia: Ogiyik ekarri etzun semia.
18:00 Transmaribollo kalejira.
18:30 Kaleetan zehar, GARIBALDI talde mexikarraren kalejira.
20:15-21:30 Plazan, GARIBALDI talde mexikarraren kontzertua.
21:00 Musika Kontzertuak txosnetan.

Egubakoitza, 1

19:00 Kaleblock popularra.
21:00 Herri-afaria.
21:30 Kale KONTZERTUA.
22:30 Zubikoa pilotalekuan bertso jaialdia. Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Sebastian Lizaso, Miren Amuritza, Amets Artzallus eta Jon Maia bertsolariek parte hartuko dute horretan.

Zapatua, 2. Herri Eguna

 9:00 Txistulari Bandaren goiz-eresia.

10:30:Unibertsitate inguruan:
• Herri mailako behi erakusketa.
• Herri mailako ardi, ahari eta bildots lehiaketa.
• Asto erakusketa.
• Behor eta zaldi erakusketa.
• Euskal Txerri eta Oilo erakusketa.
• Pottoka erakusketa.
• Gazta Lehiaketa.
• Herri mailako fruitu eta barazki lehiaketa.
• Lore eta landare erakusketa.
• Artisau erakusketa.

11:00:Oñatiko musika eskolako trikitilariak eta
Tolosako gaiteroak herriko kaleetan.

12:00: XXIV. Sagardo dastaketa plazan.

13:15:Lehiaketen sari banaketa.

14:30:Zubikoa kiroldegian, Herri bazkaria.

18:00:Plazan Herri Kirol-jaialdia. Eguraldi txarra egingo balu
Zubikoa kiroldegian.

19:00: Euskal presoen aldeko ekitaldia txosna gunean

19:30: Parrokian F. Esnalen Salbea, Parrokiako Koruak eta
Oñati Abesbatzak abesturik.

20:30: Plazan, TRIKITAKE taldearekin erromeria.

20:30etik 23:30era: Unibertsitate Etorbidean Borondatezko alkoholemia
kontrola (kontrola egin eta informazioa emango da).

22:00: Zubikoa pilotalekuan, XXVII. San Migel Pilota
Txapelketari dagozkion pilota partidak, finalak.

22:00: trikitia txosna gunean

23:30: Plazan, TRIKITAKE taldearekin erromeria.

Domeka, 3

12:00-14:00/ 17:00-20:00: Etxaluzen, Haur eta Gaztetxoentzako Parkea

13:00etan:Oñatiko Musika Bandaren kontzertua plazan.

17:30 Tortilla txapelketa txosna gunean

18:00etan: Plazan, HORTZMUGA

20:00: Plazan LA DAMA orkestrarekin dantzaldia.

23:00: Musika, piroteknia eta argi ikuskizuna plazan. Ondoren, LA DAMA orkestrarekin dantzaldia.

20:30: Balkoitik balkoirako bertso saioa JULIO SOTO eta Iñigo Manzisidor “MANTXI” bertsolariekin Kale Zaharrean.

Astelehena, 4. Errosaixo Eguna

9:30-10:00:Poniak eta zezentxoak plazan. Sokamuturra plazan. ARNO Abeltzantzako
zezenak.

12:30: Mozorro erakusketako sari banaketa.

17:00: Txonsa gunean herriko taldeen kontzertuak

16:30-17:00:Poniak eta zezentxoak plazan. Sokamuturra plazan. ARNO Abeltzantzako
zezenak.

18:30: KLOWNTUKADA dantza eta perkusio kalejira.

20:00-23:00:Plazan EGAN taldearekin dantzaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak