Ekainaren 22an, barikuan, Txantxiku Ikastolaren 40. urteurreneko jaia ospatuko da. Ekintzak herriko plazan, Foruen Enparantzan, izango dira. Hona hemen ekitaldien egitaraua:
Egitaraua
17:30-19:00, haurrendako ekintzak: Karaokea Txatxilipurdi taldekoekin, haur jolasak, esku lanak: pin-ak egitea, aurpegiak margotzea...
19:00etatik aurrera Patxi Perez eta Alaitz Telletxearekin dantzaldia. Tarte horretan plazan bertan egongo den txosnan patata tortila, txorizoa, sagardoa eta ardoa dastatzeko aukera izango da.
11:00etan hasita, gazteentzat herriko hainbat musika taldek eskainitako kontzertua Gaztelekuan.
Oharra: Egun horretan Ikastolako Euskaraz Bizi egitasmoaren barruan sortu den Gurasoen Euskara Taldeak pegatinen banaketa egingo du.