Olentzero gaur etorriko da ikastetxeetako ikasleengana

Maider Arregi 2007ko abenduaren 20a

Gaur, abenduaren 21ean, bisitatuko ditu Olentzerok Txantxiku Ikastolako umeak. Elkar Hezi ikastetxeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleekin ere izango da Olentzero. Gainera, Santo Tomas eguna ospatzeko, azoka egingo dute Ikastolako haurrek herriko azokan.

Abenduak 21, ostirala

Olentzero etorriko da Ikastolara. Olentzero gelaz gela ibiliko da Haur Hezkuntzako ikasleekin solasean. 11:00ak aldera Lehen Hezkuntzako ikasleek San Martinen egingo diote harrera Olentzerori, eta ondoren, Oñatiko kaleetan barrena kalejira egingo dute.

Olentzero goizean ere  Elkar Heziko haurtzaindegian izango da. Baita Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleekin ere. Ekintza ugari egingo dituzte.

Santo Tomas azoka. 11:30etik aurrera Txantxiku ikastolako DBHko 2. mailako ikasleek Santo Tomas azoka antolatuko dute herriko azokan. Bertan, baratzean jasotako eta etxean egindako produktuak salgai izango dituzte. Bestalde, Santo Tomas eguneko ohiturari jarraituz, txistorra ogitartekoak ere izango da.

Abenduak 24, astelehena

Urteroko ohiturari jarraituz  Ikastolako kideek (guraso, ikasle, langile eta laguntzaileak), herritarrekin batera, Gabon kantak abesten irtengo dira:
Irteera ordua:    12:00etan, Ikastolako jolaslekuan.
Bukaera:    13:30ean gutxi gorabehera plazan. Ondoren, Gurasoen Kontseiluko kideen eskutik, salda hartzeko aukera izango da
Ibilbidea:     Ikastola – Bidebarrieta - Errementari plaza – Motxon kalea – Atzeko kalea – Etxaluze – Kale Barria – Kale Zaharra - Plaza
 (Eguraldi txarra egingo balu, ibilbidea aldatu egingo da)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak