Txantxiku Ikastolakoen kezkak eta iritziak jaso dituzte Gipuzkoa Eraikitzen ekimenekoek

Amaia Txintxurreta Guridi 2010ko urr. 27a, 16:06
Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoa Eraikitzen izeneko ekimen parte-hartzailearen saioetako bat egin du gaur eguerdian Oñatiko Txantxiku Ikastolan. Imanol Lasa, Herritarren Partaidetzarako Bulegoko zuzendaria, ikastolako 50 ikaslerekin elkartu da etorkizunera begira Gipuzkoak dituen arazoak eta erronkak partekatzeko eta Lasak zuzenean entzun ditu partaideen ekarpenak eta kritikak.

Gipuzkoa Eraikitzen ekimenaren helburu nagusia da Gipuzkoaren errealitatea ezagutzera ematea eta legealdi honen hasieran onartutako kudeaketa planaren exekuzioa eta emaitzak jakinaraztea.

2007an kudeaketa plan bat onartu zuten Diputazioan, ordutik lau urte pasa dira eta plan horretan jarritako 500 ekimenen berri eman nahi izan die Txantxiku Ikastolako Batxilergoko 2. mailako ikasleei gaur Imanol Lasak.

Hemendik lau urtetara Lasak eskuartean izan duen bezalako beste kudeaketa plan bat aurkeztea nahi dute, eta horretarako, garrantzitsua izango da herritarren eta, batez ere, gazteen aportazioa.

Txantxiku Ikastolan egindako gaurko saioan Diputazioko diru hori nola kudeatzen den jakitera eman du Lasak, besteak beste.

Ikasleei argi utzi nahi izan die, bizi dugun krisi ekonomikoa dela-eta, gaur egungo lehentasunak hauek direla: enpresei laguntzea, dauden lanpostuak mantentzea eta berrikuntzari ekitea.

Momentuz, gutxi gorabehera Gipuzkoako 1.000 gazterekin egin dituzte topaketak eta egiten jarraituko dute. Bestalde, Imanol Lasak kontatu digunez, Gipuzkoako gazteek liburu eta pelikula bana publikatuko dituzte hemendik gutxira lurraldeko bailara bakoitzeko errealitatea ezagutzera emateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak