Txantxiku Ikastolako ikasturte amaierako jaia egubakoitzean egingo dute

Maider Arregi 2007ko eka. 20a, 13:14
Ekainaren 22an, egubakoitzean, ospatuko dute urte amaierako jaia. Foruen Enparantzan izango da. Hona hemen egitaraua:

Egitaraua

  • 17:30etik 19:00etara haurrentzat hainbat ekintza: karaokea Txatxilipurdi taldekoekin, esku lanak,  aurpegiak margotzea...
  • 19:00etatik aurrera Patxi Perez eta Alaitz Telletxearekin dantzaldia. Tarte horretan plazan bertan egongo den tabernan patata tortila, txorizoa, sagardoa eta ardoa dastatzeko aukera izango da.


  • 23:00etan hasita, gazteentzat herriko hainbat musika taldek eskainitako konztertua Gaztelekuan: Sospechosos eta Combat Rock.

Oharrak:

  • Txantxiku Ikastolak Eskola Agenda 21 egitasmoarekin duen konpromisoaren ondorioz, tabernan edalontzi birziklagarriak erabiliko dira. Hori dela eta, tabernara datozenak euro baten truke edalontzi eskuratuko dute, eta edalontzia bueltatzen dutenean diru hori itzuli egingo zaie.
  •  Egun horretan Ikastolako Euskaraz Bizi egitasmoaren barruan sortu den Gurasoen Euskara Taldekoek "Euskaraz blai, gurasook ere bai"  goiburua duten pegatinak banatuko dituzte.
  •  Plazan 40. urteurreneko kamisetak salgai egongo dira.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak