Haur Hezkuntzan: Geletan eskulanak egingo dituzte: Argixo Iratxoaren irudia margotu, kriseilua eta txanoa egin… Ondoren, DBHko ikasleek ipuinak kontatuko dizkiete. Goiza bukatzeko dantza saioa izango dute jolastokian trikitilariek alaituta.
Lehen Hezkuntzan: Eskulanak, maila arteko ipuin kontaketa, eta ekitaldia plazan: jolasak, abestiak, hizki jolasaren bidez eguneko leloa asmatu…
Bigarren Hezkuntzan: Arratsaldean, TTAK ikasleen euskara taldeak antolatuta gaztelekuan jaialdia egingo dute:
- Bertso paper lehiaketako sari ematea
- Bideoak
- Zuzeneko musika emanaldia
- Txistematoia
- Laburmetraiak