Txantxiku Ikastolak 40 urte ditu aurten

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko mar. 8a, 13:51

Urteurrena ospatzeko makina bat ekitaldi egingo dituzte urtean zehar; lehenengoa martxoaren 30ean.

Txantxiku Ikastolak 40 urte betetzen ditu aurten. 1967an sortu zen, baimenik gabe eta elizaren babesarekin. Kale zaharrean izan zuen lehen egoitza eta hiru urteko 28 ikaslerekin hasi zen han Eli Igartzabal eskolak ematen. Harrez gero makina bat egoitza izan ditu. Egun, 0 eta 18 urte arteko 761 ikasle, 72 langile eta 500 bat familiak eta 155 laguntzailek osatzen dute Txantxiku Ikastola.

Urteurrena

Urteurrena ospatzeko, 40.a, hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Lehenengoa hil honen 30ean egingo dute. Txirrindularitzaren inguruko mahai inguruan izango da eta Jon Odriozolak, Makel Irizarrek, Joseba Iciarrek, Gorka Anduagak eta beste txirrindulari zale batzuk hartuko dute parte. Apirilaren 27an, bestalde, ikastolako lehendakari eta zuzendariak omenduko dituzte. Horrez gain, ikastolaren 40 urteak jasotzen dituen argazki erakusketa eta ikasle ohien eguna ere antolatu dituzte. Urriaren 20an egingo dute bazkaria Txantxiku Ikastolako ikasleak izandakoek.

Logotipo lehiaketa

Ikastolaren 40. urteurrenaren baren, logotipo lehiaketa egin dute DBHko ikasleen artean. Azkenean, Itziar Zubia ikasleak egindako irudia aukeratu dute; saltoka dabilen txantxikua ikusten da irudi horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak