Maiatzak 2, asteazkena
18:30: Ikastolako aretoan, Koldo Zuazo hizkuntzalariaren hitzaldia.
Gaia: "Batua eta euskalkiak noiz eta nola erabili".
Maiatzak 4, ostirala
Goizean eta arratsaldean ekintzak ikasleentzat (jolasak, irteerak, kirolak, lehiaketak...).
Haur parkea: Santa Ana ikastetxeko jolaslekuan, ikasleei zuzendua, 14:30etik 18:00etara.
Erakusketa: Bigarren Hezkuntzako ikasleen lanak ikusgai Ikastolako aretoan, 16:30etik 18:00etara.
Jaialdia Santa Anan
14:30ean ikasleei zuzendua.
18:00etan gurasoei zuzendua.
Jaialdian Ikastolako ikasleek koreografiak, abestiak, antzerki emanaldiak eta dantzak eskainiko dituzte.
Maiatzak 4, larunbata
Haur parkea: Santa Ana ikastetxeko jolaslekuan 11:00etatik 14:00etara.
Gelak irekita: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako gelak ikusgai Santa Ana ikastetxean 11:00etatik 13:00etara. Geletan eskulanak eta tailerrak antolatuko dira.
Antzerkia: Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek euren gurasoentzat antzezlanak eskainiko dituzte. Emanaldiak 12:00etan izango dira 6. mailako haurren geletan.
Erakusketa: Bigarren Hezkuntzako ikasleen lanak ikusgai Ikastolako aretoan, 11:00etatik 14:00etara. 18:30ean Pirritx eta Porrotx pailazoen emanaldia kiroldegian.
Saio horretan Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleek parte hartuko dute.
Sarreraren prezioa: 5 euro.
Sarrerak salgai Txantxiku Ikastolako idazkaritzan.