Alde batetik, txartelarekin lortutako puntuak –hamar euroko erosketa bakoitzarengatik puntu bat– txekeengatik trukatzeko aukera izango dute bezeroek. Hori horrela, 200 puntu lortzen dutenek hamar euroko txekea jaso ahalko dute Rural Kutxako bulegoan. Promozioa baliagarria da 2011ko apirilaren 30era arte.
Sari zuzenak
Beste alde batetik, maiatzean, ekainean, urrian eta azaroan bost, hamar, 15 eta 50 euroko sari zuzenak banatuko dituzte. Azkenik, Madalena gasolindegian Txanda txartela erabiltzen dutenek %2ko beherapena izango dute.