Animaliendako janaria
Azalpen berberak ematen dituzte katuendako edo beste animalia batzuendako kalean janaria uzten duten herritarrendako. Araua betetzen ez dutenei 600 euro arteko isuna jarriko diote. "Herritar askok janaria botatzen dute, batez ere gauetan. Animalieak ia guztia jaten dute, baina hondarrak jaten arratoiak ibiltzen dira. Auzo batzuetako bizilagunak kexu etorri zaizkigu, geroz eta arratoi gehiago daudela esanez. Hori guztiori, janaria kalean botatzearen ondorio da", esan digute.