Txaketuako bidegurutzea itxita egongo da ibilgailuendako hilaren 22ra arte

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko abu. 2a, 15:04
Lanak egin behar dituzte Txaketua pareko errepidean; izan ere, orain arte zeuden galtzada-harriak egoera txarrean zeuden eta horiek aldatu behar dituzte. Ondorioz, kalea itxita egongo da ibilgailuendako.

Puntu horretatik, besteak beste, zama handiko kamioiak eta autobusak pasatzen dira eta horren ondorioz hondatu dela errepidea adierazi du Lourdes Idoiaga Oñatiko alkateak. Hala, lanok egiteko momentu onena abuztua dela erabaki dute.

San Anton kalea erabili

Errepide mozketa honek eragina izango du Kale Zaharrean zama jaso edo utzi behar dutenendako. Horiek, San Anton kalea erabili beharko dute Kale Zaharrera sartzeko. Bakardadeko Ama kaletik jaisten direnek San Anton kalea hartu beharko dute; eta, Unibertsitate paretik datozenek, ostera, Aita Madina kalea.

18.000 euroko aurrekontua

Construcciones Ugartek egingo ditu lanok 18.000 euroko aurrekontuarekin. Gaur egun dauden galtzada-harriak jaso eta berriak ipintzeko bost egun beharko dituzte; hala, abuztuaren 7rako lanak amaituta egongo dira. Hurrengo bi astetan, baina, kaleak moztuta jarraituko du galtzada-harriak ondo finka daitezen.

Autobus geltokian, aldaketak

Lan horiek eragina izango dute Euskadi Etorbideko autobus geltokian. Autobusa betiko lekuan geratu beharrean Bidaurreta parean geratuko da abuztuaren 22ra arte, lanok bukatu bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak