Turismoa eta kirolaren gaineko jardunaldia

Usoa Agirre 2009ko abe. 3a, 11:57
Gaur, abenduak 3, turismoa eta kirolaren gaineko jardunaldia izango da Santa Ana antzokian, 18:30ean hasita. Gaia: "Turismoa eta kirola, lankidetzan hazteko aukerak". Antolatzaileen esanetan, Oñatik potentzial handia du bi esparru hauek uztartzerakoan. Gai nahasia eta polemikoa ere bada, baina polemiketan zentratu baino, eragile ezberdinen arteko lankidetzan oinarritu izan nahi dute: administrazio publikoak, federazio eta elkarteak, eta enpresa pribatuak. Zubikoa kiroldegiaren 25. urteurreneko ospakizunen barruan antolatu dute jardunaldia. Hemen duzue egitaraua:

18:30 Agurra. Oñatiko Udala.
18:40 Turismoa eta kirola: lankidetzan hazteko aukerak.
Julian Gómez Fuertes. Kiroletako programa burua. Gipuzkoako Foru Aldundia.
19:00 Kirola oinarri duen produktu turistikoa.
Iker Urzelai Cristobal. Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia.
19:30 Euskal Mendizale Federazioa: jasangarritasunaren zaindaria.
Txema Urrutia León. Euskal Mendi Federazioa.
20:00 Mendi gidaria: turismo aktiboko eragilea.
Felipe Uriarte Camara. Mendiak eta Herriak, S.L.
20:30 Mahai-ingurua

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak