Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kanpoan jokatzen dituen partiduetan etxekoetan baino hobeto dabilela argi utzi du Aloñak gaur Azkoagainen.
Trintxerpe lehen zatiko bosgarren minutuan korner jaurtiketa baten bitartez aurreratu da. Zubiaren mutilak zelaian tokia hartu ezinik ibili dira, txisparik gabe jokatu dute; hala eta guztiz ere, Asier Ugartek berdinketaren gola lortu du 41. minutuan.
Bigarren zatian, aurrean ez du asmatu Aloña Mendik eta Trintxerpek alde izan dituen kontraerasoetan asmatu egin du eta beste bi gol lortu ditu. Horrela amaitu da partidua.