Trikiti jaialdia eta afaria egingo dute zapatuan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko urr. 26a, 17:01

Trikitia, panderoa eta irrintziak izango dira protagonista zapatuan Santa Anan. Herriko trikitizaleek jaialdia egingo dute, bigarren urtez jarraian. Zapatuan izango da, 18:30ean eta dagoeneko sarrerak salgai daude 10 euroren truke kultura etxean, eta Urbia eta Umerez tabernetan. Egunean bertan ere salduko dituzte sarrerak.

Primi Erostarberi omenaldia

Protagonistak, baina, ez dira trikitia, panderoa eta irrintziak bakarrik izango; jaialdiko protagonista nagusia Primi Erostarbe izango da (1907-1995). Araozko Zumalde baserrian jaio zen Erostarbe; handik Elgetara joan zen bizi izatera eta gero Donostiara. Euskal Herriko emakume pandero-jole eta irrintzilaririk ezagunenetarikoa izan da.

Parte hartuko duten taldeak

Jaialdian parte hartuko dute: Oñatiko musika eskola, Ospas eta Janire, Izer aita-semeak eta Alabier, Landa aita-semeak, Joseba Tapia eta Eztanga anai-arrebak, Lajatarrak eta Oriatarrak.

Jaialdiaren ondoren, afaria

Jaialdiaren ondoren, afaria egingo dute Etxeberria jatetxean. Afarira joan gura dutenak txartelak erosi beharko dituzte Urbia eta Umerez tabernetan 25 euroren truke. Dagoeneko salgai daude txartelak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak