30. mus txapelketa
Bihar, 11:30ean umeendako marrazki lehiaketa egingo dute. Ondoren, sariak banatuko dituzte parte-hartzaileen artean. 16:00etan 30. mus txapelketa jokatuko dute. Parte-hartzaileek izena eman dezakete txapelketa hasi aurretik. 17:00etan neska-mutikoendako jolasak eta eskulanak egingo dituzte. Jose de Azpiazu musika eskolako ikasleen laguntzarekin kalejira egingo dute txorimaloek, 19:00etan hasita. Jarraian, pintxo-poteoa egingo dute.
Bi talderen erromeria
Trianako Jai batzordeak afaria egingo du zapatuan. 21:00etan elkartuko dira Aterpe elkartean jaiei buruz berba egiteko.
Biharko erromeria bi taldek egingo dute; hain justu ere, Makulu Ken eta Skastik taldeek egingo dute dantzaldia, 23:00etan.