Debagoieneko Mankomunitateak zehaztu ditu hiri hondakinak biltzeko egunak. Urteko egutegia banatuko dute herriko etxe guztietan. Birziklatutako olioa jasotzeko puntu berde mugikorra 15 egunean behin jarriko dute plazako aparkalekuan, 09:00etatik 13:00etara. Bihar egingo dute urtarrileko azken olio bilketa. Azkenik zabor bilketan ez dago aldaketarik; hainjustu erem astelehenetan, eguaztenetan eta egubakoitzetan jasoko dute zaborra 22:00etatik aurrera. Poltsak 20:00etatik aurrera ateratzea aholkatzen dute.