Trafiko arazoak egongo dira herrigunean astelehenetik

Mireia Bikuña 2008ko ekainaren 26a

Irisgarritasun Planaren barruan Kurtze Bide, Santa Marina, Bakardadeko Ama eta Portu kaleak asfaltatuko dituzte eguaztenera arte. Horregatik guztiagatik, ahal den neurrian saihesbidea erabiltzeko aholkua eman du udaltzain buruak. Bestalde, hiru egun horietan Pesako autobusak ez dira Euskadi Etorbideko geltokian geratuko, Bidaurretako biribilgunean baizik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak